2008-06-16

Hezkuntza 2.0 euskal hezkuntzan

Gertuxeago etorrita, Euskal Herian ere badira web 2.0 kontzeptua euren hezkuntza jardunean barneratzen ari diren ikastetxeak. Agian, interesgarri eta garatuenetako bat Ordiziako Jakintza ikastolako esperientzia izango da. Historia luzeko ikastetxe honek azken urteetan, aurrerabide handiak egin ditu IKTen erabilpen didaktikoak jorratze aldera. Horren adibide garbia da IKTeroak bloga, alegia, Jakintza ikastolako IKT plana diseinatu, inplementatu eta dinamizatzea helburu duen gunea.

Ikus dezagun labur-labur ordiziarrek zein ibilbide egin duten IKTen erabilpenean sakontzerakoan eta zein hausnarketa egiten duten gaiaren inguruan:


1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo Joxe Julian

Eskerrik asko gure lanaren aipamena egiteagatik zure blogan.

Egia da azken urteotan aldaketa esanguratsuak gertatu direla gure ikastolan. Baliabide eta tresna berriak erabiltzeaz gain, gure ohiko metodologia aldaketan eragile nagusiak izan daitezkeela jabetu gara. Horretan dihardugu orain. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ereduaren barnean, hauen lorpena bermatzeko lan egiteko modu berriak aztertzen. Prozesu honetan gertatukoen berri izango duzue gure blogean.

Ipini duzun aurkezpenak egun egiten duguna adierazteko balio badu ere, azken urteotan bizi izan dugun bilakaera ulertzeko beste aurkezpen hau gomendatzen dizut. Bertan azaltzen da, modu eskematikoan, zein izan da azken sei/zazpi urte hauetan gure ikastolan egon diren antolakuntza mailako aldaketa nagusienak. Nire ustez hortxe dago aldaketaren muina.