Hezkuntza mundutik gertu dabilen edonork ikusten du azken urteetan teknologia berriek irakaskuntzan hartu duten protagonismoa. Are gehiago, IKTek ekarritako tresna berrien aurrean irakasleen artean bertigo antzeko zeozer zabaldu dela esango duenik ere bada. Arrazoiak asko izan daitezke: ezagutza eza, aldaketarekiko erresistentzia, ... hala ere, inork gutxik ukatzen du etorkizuneko irakaskuntzara ekarriko dituen aldaketak. Gertuko etorkizunera gainera.
Batetik, arazo teknikoa bada: zer tresna berri eskeintzen dizkigu IKTak? Nola erabiltzen dira? ... Honek, konponbide tekniko-informatikoa du.
Baina bestetik, arazo pedagogikoa dugu: zer irakatsiko dugu IKTen bitartez? ze helbururekin? nola irakatsiko dugu? zein teknika da aproposena? ze jokabide sustatuko ditugu? noiz erabiliko ditugu IKTak eta noiz ez? nola uztartu gure ikasgaian erabilitakoa besteekin? zentruarein? komunitatearekin? ... Honen konponbidea, aldiz, elkarlanean, zehaztapen maila ezberdinetan egin beharreko eztabaidetan egongo da.