Hezkuntza mundutik gertu dabilen edonork ikusten du azken urteetan teknologia berriek irakaskuntzan hartu duten protagonismoa. Are gehiago, IKTek ekarritako tresna berrien aurrean irakasleen artean bertigo antzeko zeozer zabaldu dela esango duenik ere bada. Arrazoiak asko izan daitezke: ezagutza eza, aldaketarekiko erresistentzia, ... hala ere, inork gutxik ukatzen du etorkizuneko irakaskuntzara ekarriko dituen aldaketak. Gertuko etorkizunera gainera.
Batetik, arazo teknikoa bada: zer tresna berri eskeintzen dizkigu IKTak? Nola erabiltzen dira? ... Honek, konponbide tekniko-informatikoa du. Baina bestetik, arazo pedagogikoa dugu: zer irakatsiko dugu IKTen bitartez? ze helbururekin? nola irakatsiko dugu? zein teknika da aproposena? ze jokabide sustatuko ditugu? noiz erabiliko ditugu IKTak eta noiz ez? nola uztartu gure ikasgaian erabilitakoa besteekin? zentruarein? komunitatearekin? ... Honen konponbidea, aldiz, elkarlanean, zehaztapen maila ezberdinetan egin beharreko eztabaidetan egongo da.
Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, Start Up eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2007ko azaroan sarean aurki zitezkeen bakan batzu dira.
Ikusten ari garenez, web 2.0ren sorrerarekin batera, IKT-tresna berriak eraikitzen ari dira hezkuntzaren esparrura egokituak . Aipatu ditugun hauek, adibide batzuk dira baina egunetik egunera berriak sortu eta daudenak hobetzen ari direla esan dezakegu.
Pentsatzekoa da beraz, ikastetxeetan, web 2.0an oinarritutako tresna pedagogikoak zabaltzen ikusiko ditugula hurrengo urteetan eta urte gutxi batzuren buruan, hezkuntza, gizartea, ... gaurkoaren ondoan oso ezberdina izan daitekeela. Lehen pausuak ematen ari gara eta ez da oso erreza asmatzen zuzen ari ote garen. Ausnarketa eta gogoeta sakon eta etengabea inoiz baino beharrezkoagoa agertzen zaigu garai hauetan. Ikastetxe eta jendartean IKTak duen eta izango duen pisuaz kontziente izan behar dugu.
Gasteizko berritzegunean definizio hau topatu dugu: Webquesta, informazio bilaketa-lan zuzendua da. Hain zuzen ere, Curriculumearekin erlazionaturiko ataza baten garapena, baliabide informatikoen bidez. Informazio gehiena Sarean eskuratu behar izaten da, ahaleginak horren bilaketan baino gehiago, bere erabileran (azterketa, hautaketa, sintesia, ...) zentratuz.
Irakaslearen lana, iharduera proposatzea da (proiektatu eta diseinatu egiten du) eta ikasleak bere kabuz garatu behar du, ezagutza irakaslearen bitartez eraikiz. WebQuest-ak diseinatzea ez da edozein Unitate Didaktiko sortzearen ezberdina. Iharduerak ikaslea orientatu behar du: horretarako lan interesgarri eta egingarria eman behar zaio, beharrezko orientabide eta baliabideak eman behar zaizkio, ebaluazioa nolakoa izango den argitu behar zaio, eta azkenik gaia laburtzen eta orokor bihurtzen lagundu behar zaio.
Ikusi nahi webquestarekin egin daitzekeenak? HEMEN
Zer da wiki bat? Hasteko jakin dezagun zer dion wikipediak:
Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.
Blog baten ezaugarri nagusienak:
Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket. Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da. Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da. Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erreztuko diot irakurleari.
Blog bat eduki nahi dut! Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi (Adb: blogger). Blog bat sortzeko aukera asko daude. Euskal Herrian, eskualde askotan Blog komunitateak sortu dituzte bertakoei blog bat edukitzeko aukera emateko: Goiena.net, Uztarria.com, Eibar.org eta beste batzuk.
Blogari.net: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Dohakoa. Blogak.com: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Dohakoa.
Gertuxeago etorrita, Euskal Herian ere badira web 2.0 kontzeptua euren hezkuntza jardunean barneratzen ari diren ikastetxeak. Agian, interesgarri eta garatuenetako bat Ordiziako Jakintza ikastolako esperientzia izango da. Historia luzeko ikastetxe honek azken urteetan, aurrerabide handiak egin ditu IKTen erabilpen didaktikoak jorratze aldera. Horren adibide garbia da IKTeroak bloga, alegia, Jakintza ikastolako IKT plana diseinatu, inplementatu eta dinamizatzea helburu duen gunea.
Ikus dezagun labur-labur ordiziarrek zein ibilbide egin duten IKTen erabilpenean sakontzerakoan eta zein hausnarketa egiten duten gaiaren inguruan:
2.0 kontzeptuaren oinarrizko ideiak ulertu eta gero, gure esparruan, hezkuntza arloan alegia, teknologia berrien eta beren erabilpen didaktikoen aukera ezberdinak ezagutzen sakondu nahi dugu. Horrela, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Hezkuntza Fakultateko Pedagogia aplikatuko saileko Pere Marqués doktoreak osatutako "La Web 2.0 y sus aplicaciones didácticas" izeneko dokumentu hau gomendatzen dugu. Hezkuntza komunitatearen eskura jarri du eta berauen iruzkin eta iritziak jaso asmo du. Txoten osoaren laburpen gisa, aurkezpen hau ikus dezakegu. Txosten honetan, gaiaren inguruko hainbat ausnarketa aurki ditzakegu, asko eta asko interesgarriak oso. Baina, batez ere, 2.0 kontzeptua irakaskuntza mundura hurbiltzeko baliabideak eskeintzen ditu
Teknologia berriak eta Internet gure bizitza eta bizitzeko modua aldatzen ari dira: gustatu edo ez; kontura- tu edo ez. Jendartea erabat aldatzeko gai diren tresna berri eta indartsuak ditugu eskura. Eta aldaketa ematen ari da, etengabe, ezeren edo inoren zain egon gabe.
Hasieran informazio iturri huts zen Internet, jendartearen parte-hartzea eta elkarlana ahalbidetzen eta sustatzen dituen trensa bilakatu da. Erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen fenomenoa da Web 2.0. Interneten lehen urteetan, webguneak estatikoak ziren: jaso eta irakurri egiten genituen. Erabiltzaileok ez genuen ezer sortzen, ez ematen. Hartzera mugatzen ginen. Egun, horrek guztiak izugarrizko itzulia eman du. Erabiltzaileok edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna andana dugu sarean. Gutxieneko informatika ezagutzekin Interneten parte-hartzaile aktibo eta kolaboratzaile bihur gaitezke. Espazio birtual kolektiboaren parte izan gaitezke. Hartzeaz gain, eman egin dezakegu, nahi badugu.
Tresnak eta teknologiak baditugu horretarako. Ezagunenak blogak izan daitezke. Blogak modu sinplean eta arin sor daitezkeen webguneak dira. Interesgarri suerta dakiguken edozer jar dezakegu: artikulu, gogoeta eta hausnarketak biltzen dituzten webguneak dira. Blogen munduan, adierazpen askatasuna berezkoa da. Gehientsuenetan pertsonalak izaten dira. Norberarenak. Baina Web 2.0ren ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen du: elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia da. Blog batean idatzitakoari erantzun egin diezaiokegu. Gure iritzia eman, ekarpenak egin, elkarlanean edukiak sortuz eta elkarrengandik ikasiz: sare sozial birtual, eta era berean erreal bat sortuz. Erabiltzaileok sortu eta munduko txokorik ezkutuenean ere Internet bidez komunikatu daitezkeen webguneak dira
Behin baino gehiagotan ikusi, entzun, edo irakurri dugu azkenaldian. 2.0 kontzeptua indarra hartzen ari da etengabe. Han eta hemen aurkitzen dugu. Eta egun, Web 2.0rekin Interneten inguruan sortu kontzeptua testuinguru guztietan aplikagarria dela dirudi: politika, publizitate edo herri. Web 2.0 edo Internet 2.0tik, Politika 2.0, Publizitatea 2.0 eta Euskal Herria 2.0 ere sortu dira. Eta Enpresa 2.0, Kazetaritza 2.0, Hezkuntza 2.0, eta Liburutegia 2.0. Baita Euskara 2.0 ere. Baina, dena izan daiteke 2.0? Eta zer da, berez, 2.0 kontzeptua? Zer suposatzen du? Eta zer darama bere barruan? Ea zer dion wikipediak...
EHUko Gasteizko Irakasleen U.E.ko Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgairako lana da blog hau. web 2.0-ri buruzko artikuluak eta hezkuntzan aplikagarriak diren tresna eta esperientziak jaso nahi ditugu bertan.